BILTOKI elkartea 2000. urtean sortu zen eta 2002ko ekainean Txantreako Ezkaba plazan inauguratu zuen bere egoitza.
Euskaltzale batzuek, euskararentzat eta euskaldunentzat erreferentzia izanen zen toki baten premiaz eta euskarazko kultur eskaintza eskasaz jabetuta, Biltoki proiektua bultzatu zuten.
Euskararen aldeko proiektua da. Ezeren eta inoren aurka ez doan bezala, euskaraz egin nahi duten guztien alde doana. Eskaintza kulturala, aisialdirako esparrua eta gastronomiaz gozatzeko aukera ematen duen elkartea da.