Elkarte euskaldun bat egin nahi dugu, bazkide euskaldunok osatutako elkarte bat.

  • Euskaldunentzako biltokia, elkargunea. Beste euskaldun batzuekin elkartu ahal izateko toki bat. Euskara nagusi den toki bat.
  • Auzoko erreferentzia bat euskararentzat. Toki fisiko bat, lokal bat, auzoko toki on batean.
  • Elkargune bat, aisialdirako, festarako, ongi pasatzeko, afariak-eta egiteko (erabilera gastronomikoa)...
  • Euskarazko jarduerak eskaintzen dituen elkarte bat. Urte osoan programazio kultural bat eskeintzen duena.
  • Laguntza eta zerbitzua eskaintzea euskararen normalizazioan: euskara ikasten ari direnentzat, D ereduetako haurrentzat, gazteentzat.... Euskararen normalizaziorako eragile bat.

Euskarak erreferentzia bat behar du, baita toki fisikoa ere, euskaldunak biltzeko, euskararen erabilera bultzatzeko.

logo biltoki

xirik dio: nor gara?

 
nora goaz
gastuak eta sarrerak
ezaugarriak
xiriri aholkuak bidali
nora goaz