Bertsolaritzaren mundura hurbildu edota gozatu nahi duen euskaldun ororentzat.
Mota desberdinetako saioak dira:
Batzuk teoriko-praktikoak, non errima legeak, neurriak eta doinuak lantzen diren eta beste batzuk zeinetan bertso eginak aditu edota kantatu egiten diren.
Elkartean dauden tresna egokiak erabiltzen dira: Bideoa, ordenagailua, Internet eta kanoi proiektorea.
2010eko apirilaren 30ean, bertso afaria, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariekin.






2010ko Apirilaren 16an, Bertso merendua Saioa Alkaiza eta Xabier Terreros bertsolariekin




2009ko bertso merendua (Julio Soto eta Erika Lagoma)



2009ko bertso afaria giro ederrean iragan zen. Angel Mª Peñagarikano eta Xebastian Lizaso bi ordu luze aritu zien erritmo bizi bizian bertsotan. Bai gai librean, bai ofiziotan nola bakarka bertso sorta ederra eskaini zuten. Oso gai ezberdinak plazaratu ziren: umorea, ironia, hausnarketa, eta gogoetari bide emanez.
Afarian 55 bertso zale elkartu ziren. Umore onez eta entzuteko irrikaz bildu ere. Bertaratuek oso balorazio ona egin zuten eta bertsolariak ere pozik joan ziren, Peñak zioen bezala “ Biltokiko bertso saioa edozein bertsolarik desio duena da, gustura etortzen gara plaza honetara “.


