Biltokik bere ekimen kulturalarekin aitzinera egin eta Txantreari eta Iruñeari bere eskaintza ematen segitzeko, "BILTOKIREN LAGUNAK" jende taldea sortu du. Biltokiren ekimen kultural guztiak irekiak eta euskaraz emanak izanen dira. LAGUN hauek urtean diru ekarpen bat eginen dute. Horren truk, BILTOKIren urteko planaren berri zuzena izan eta, urtean behin, balantzea modu zuzenean izateko eskubidea izanen dute.
Jende asko, euskalduna izan ez arren, euskararen alde dago. Eta batez ere bere hurbilekoei aukera kulturalak eskeini nahi dizkio. Hau da bide bat euskarazko aukera horiek bultzatzeko. BILTOKIREN LAGUN bakoitzak urte baterako konpromisua hartzen du. Urtea pasa ondoren bere balorazioa positiboa ez bada, hurrengo urtean uzteko aukera du.
Bi aukera:
