2010eko maiatzaren 15ean, Larrabetzuko literatura eskolak biltokin izan zuen bere saioa. Jon Alonso idazlearen eskutik, Jose Saramagoren narraziogintzaren inguruan aritu ziren.


2010eko maiatzaren 7an, Unai Elorriaga idazlea irakurle taldekoekin bildu zen.


2009ko maiatzaren 15ean, Oier Araolazaren eskutik "euskal dantza bideguretzea"ren inguruan aritu ginen.

Joan zen urtarrilaren 16an, ostiralarekin, Joakin Balentzia olerkariaren liburu berriaren aurkezpena izan zen Biltokin.
Joakin Balentzia 1947an jaioa da, eta ibilbide luze samarra egina du literatuan, nahiz eta, olerkiaren munduan gertatu ohi den bezala, ez den oso-oso ezaguna. Gure auzokide honek –urtetan irakasle izandakoa, Biltokiko bazkide eta literaturazale sutsua– liburu bat baino gehiago ditu argitaratuak. Narrazio liburu bat argitaratu zion Pamielak orain dela 21 urte, Heriotzaren ipurdia izenekoa, eta hilabete batzuk geroago bere lehenbiziko poema liburua Susa argitaletxeak, Espaloian dago munduaren xilkoa. Ondoren ere bere zenbait lan ditu argitaratuak: Amaigabeko zikloa, Egunkari Ezkutua...
Oraingo honetan Egunetako aparra kaleratu du Hatsa fundazioaren eskutik.
Aurkezpenean jende asko bildu zen eta bertan izan ziren Auxtin Zamora senperearra, Hatsa fundazioaren arduraduna, Joakinen ahaide eta lagunak, Biltokiko bazkide batzuk eta beste zenbait literaturazale.
Joakinek zenbait poema errezitatu zituen, eta argibide batzuk eman zizkien bertaratutakoei bere literatur lanaz eta sentsibilitateaz.
Ekitaldi ezin goxoagoa izan zen, afari batekin bukatu zena.
Auxtin Zamorak gonbita egin zuen nahi duen orok bere poemak igortzeko, helburu nagusietako bat hauxe baitute: tokia eskaintzea Euskal Herri osoko jendeari bere poemak argitaratzeko, berak esan zuenez: “jende gehienak baitu ahalmena poemak sortzeko, olerkia pertsonaren askatasunerako atea baita, nork bere ideiak eta sentsibilitatea eta sentimenduak adierazteko bide ezin hobea delakoz”.





Xabier Amuriza
Xalbador: Izaera eta Artea

Thamer Birami (Palestina)


Larrabetzuko Literatura eskolakoak, Jon Alonsoren gidaritzapean, 2008ko azaroan.

