Euskaldunon Biltoki elkarteak ezaugarri hauek ditu:
- euskaldunok osatua dago eta euskaldun guztiei irekia.
- euskararen erabilera bultzatzea du helburu nagusia, eta horretan laguntzen duten aktibitateak.
- euskara hutsean funtzionatuko du.
- pluraltasuna ziurtatuko du arlo guztietan (ideologikoan, ekonomikoan, osaeran, adinean, generoan...). Pluraltasuna ziurtatzea asmo hutsa ez denez, neurri zehatzak ditu halaxe izan dadin. Horretarako, euskalgintzan dabiltzan irizpideei erabili ditu bereziki.
- formato txikiko kultur eskaintza zabala ematen du:
- hitzaldiak
- erakusketak
- filmeak
- ikastaroak
- musika emanaldiak
- Gastronomia: Elkartearen helburua da jendeak ongi pasatzea, dibertsioa eta umorea. Horregatik gastronomiak ere bere tokia du, eta garrantzitsua.


